Hurrengoa: 19:00
Aste honetan Kaleko Mobida punk eta oi musika saioaren gai nagusia Doubling Boys taldeari apirilaren 25ean Durangon jotako kontzertuan egindako elkarrizketa izango da. Azken hamar hilabetetan jotako lehen kontzertua zen eta formazio berriarekin aurrena. Horrekin batera kontzertu horrek eman zuena aipatuko dugu.Datozen kontzertuak ere aipatuko ditugu eta egun hauetan izandakoak ere bai. Aste honetan atzerriko bi taldek bisitatuko dute Arrasate eta Azpeiti: Hudson Falcons eta First Wave; horri buruz ere hitz egingo dugu. Gaur bai, ATPC fanzineari (Bermeo) tokia egingo diogu eta beste albiste batzuei ere bai (HBB eta Kruders-en disko berria). Material Rechazadoren zuzeneko batek irekiko du saioa. Saio bukaeran agenda, beti bezala.
mai 09
Kukai Dantza Taldeak eta Tanttaka antzerkiikoak elkarlanean, Joseba Sarrionandiaren poesian oinarritutako dantza ikuskizuna atondu dute. Hnuy Illaliburuan oinarritutako lana estreinakoz Leioan ikusi ahal izango da gaur iluntzean eta datorren igandean, berriz, Errenterian.
mai 09
El periodista Fermin Munarriz ha elegido este destino cuando empieza la época más apropiada para viajar a él. Se trata de Bali, una de las islas más conocida de Indonesia.
mai 09
Iturri, eserleku, zuhaitz, 3 eskultura eta bereziki 3.400 izenen testigantza azaltzen duen ormak osatzen du Memoriaren Parkearen oinarrizko elementua. Fusilatu eta desagertuen senitartekoek, memoriaz gain, egun daukaten elementu garrantzitsu bakarra da hau. Duintasunak, senitartekoen oroimen eta indarrak, eta instituzio zein jendearen aportazio ekonomikoek ahalbideratu dute proiektua. Alargunen Herria elkarteko eta Desagertuen eta Fusilatuen Senitartekoen elkarteko Joseba Aseolazak eman dizkigu azalpenak.
mai 09
1983an lehenengo Herri Urrats egin zenez geroztik, 25 urte pasa dira. Egun ordea euskara eta ikastolen aldeko festak urteroko desafio biri gutxienean erantzuten dio: ikastolen berritzeak ahalbideratu eta Senperen bilduko den jendetza egoki atenditu. Alain Boscq Herri Urrats Elkartekoa da eta berak azaldu ditu aurtengo edizioak dituen berezitasunak eta nahiak.
mai 09
El dirigente de Ezker Batua analiza la situación de su partido en el seno del Gobierno de Lakua.
mai 09
Martin Garitano repasa y comenta los argumentos informativos de la prensa de la jornada.
mai 09
Andoni Tolosa musikazala amorratua da. Gustuko duen musika zabaltzeko bide desberdinak erabiltzen ditu (irratia horien artean) eta musika sortzaile bezala Morau ezizena erabiltzen du. Agotak taldearekin batera disko berria kaleratu du, Kalamidadiak izenekoa. Diskoari buruz eta musikari buruz hitz egiteko elkartu gara berarekin eta beti bezala, eskaini diogun ordubetea motx geratu zaigu esan behar dituen guztiak entzuteko.
mai 09
Asteko kronika